Blefaritis

Blefaritis
Eskuineko begian blefaritisa duen gaixoa.
Deskribapena
Motaeyelid disease (en) Itzuli, eye inflammation (en) Itzuli, inflammatory disease (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateaoftalmologia
Sintoma(k)hantura
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikaknatamycin (en) Itzuli, Azitromizina, valinegramicidin a (en) Itzuli eta natamycin (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKH01.0
GNS-9-MK373.0
GNS-10H01.0
GNS-9373.0
DiseasesDB1455
MedlinePlus001619
eMedicineoph/81
MeSHD001762D001762
Disease Ontology IDDOID:9423
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Blefaritisa (antzinako grezieraz: βλεφαρός, "betazal") betazalen hantura da, hainbat motatakoa izan daitekeena. Hiperemia dutenek, nekeak jotako pertsonek, astenikoek edo gorpuzkera ahulekoek izaten dutena.

  • Blefaritis koipetsua. Betiletan eta, zetaka gris zurixkak, koipetsuak agertzen dira; dermatitis koipetsuarekin batera azaldu ohi da.
  • Estafilokoko blefaritisa. Izen bereko germenak sortzen duena da; betazalen hantura kronikoa du ezaugarri. Betazalak gorritu egiten dira eta betileetan itsatsirik zetakak agertzen dira. Konjuntibitisarekin batera azaltzen da eta kornea honda dezake.
  • Ertzetako blefaritisa. Begiaren kanpoaldeko zein barnealdeko ertzetakoa; pitzadurak eta zauritxoak ditu ezaugarri; klima epel-lehorreko lurraldeetan azaltzen da batez ere. Morax Axenfelden baziloak sortua da gehienetan. Blefaritis mota hauek guztiak hainbat eragilek sortzen dituzte, baina elikadura eskasa, kea, hautsa, eta ahulezia beste hainbat eragileren lagungarri izaten dira.

Developed by StudentB